Udazkeneko Kultur Egunak borobiltzeko Baserritarren Eguna izan zuten 1999. urtean ere Arantzan. Laugarren edizioa bete zuen urte hartan eta hamazazpi baserritako barazki, azienda eta eskulanak plazaratu zituzten. Horren lekuko izan ziren Ttipi-Ttapa Telebistako kamerak eta baserritarrak, eskulangileak eta bisitariak ere elkarrizketatu zituzten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.