Koronabirusa

Berako Ricardo Baroja ikastetxeko 11 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 21a, 15:00
Haur Hezkuntzako lehenbiziko mailako 11 ikasle konfinatu dituzte.

Nafarroako Haur eta Lehen Hezkuntzako 74 talde konfinatu dituzte azken orduetan. Tartean, Berako Ricardo Baroja ikastetxeko Haur Hezkuntzako lehenbiziko mailako 11 ikasle.

Batzuk gelara, bertzeak etxera. Birusak eragindako ezohiko egoera honetan horrela dabiltza ikastetxeetan. Azken orduetako datuei begira, Nafarroan Haur eta Lehen Hezkuntzako 637 ikasle aurrez aurreko saioetara bueltatu dira eta bertze 308 ikasle konfinatu dituzte. Horietatik 11 eskualdekoak dira, Ricardo Baroja ikastetxeko Haur Hezkuntzako lehenbiziko mailakoak hain zuzen.

Momentu honetan 74 taldetako 1.552 ikasle daude konfinatuak, ikasleria osoaren %2,50.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun