Haizearen ondorioz itxita gelditu diren bideak irekitzeko herritarren laguntza eskatu du Lesakako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 21a, 12:00
Artxiboko argazkia.

«Norberak ahal duen heinean, bere bidea irekitzeko laguntza» eskatu du Lesakako Udalak. Eskerrak ere eman nahi izan dizkie bideak zabaltzen dituzten herritarrei.

Ladis Satrustegi Lesakako alkateak jakinarazi duenez, bart gaueko haizearen ondorioz, hainbat bide itxita gelditu dira. Udalak bere baliabideak bide horiek irekitzera bideratu dituela azaldu du, baina herritarren laguntza «handia» izaten ahal dela gaineratu du. Horregatik, «norberak ahal duen heinean, bere bidea irekitzeko laguntza» eskatu du. Ezinezkoa bada, udaletxera deitu eta «ahal bezain agudoen» joanen direla adierazi du. Eskerrak ere eman nahi izan dizkie bideak zabaltzen dituzten herritarrei.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun