Duela hogei urte, 2000. urtean, Bidasoaldeko XIV. Bertsopaper lehiaketaren sari banaketa egin zuten Berako Kultur Etxean, Bortzirietako Bertso Eskolaren hamargarren urteurrena ospatu bidenabarkoan. Saridunen artean, Ainhoa Retegi (12 urtetik beheiti), Julen Zelaieta (16-20 urte) eta Gaizka Sarasola (20 urtetik goiti) izan ziren. Sari banaketaren ondotik, Xabier Legarreta aranoarrak eta Eñaut Agirrek osatutako Iraulio Panttaleone Band taldeak, bertso-antzerki emanaldi irrigarria eskaini zuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.