Euskaraldia

2020 Euskaraldia aurkezteko argazkia egin dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 14a, 08:30

Lesakan Euskaraldia 2020 edizioa aurkezteko urriaren 9an argazkia egin zuten.

Bueltan da Euskaraldia Lesakan, eta bueltan dira ahobizi eta belarriprest egitasmoak ere. 2018ko arrakastaren ondotik, aurten berriz ere Euskaraldia izanen da heldu den azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Euskara gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan lelotzat hartuta, herritarren hizkuntza ohiturak aldatu eta euskararen erabilera handitzea izanen da aurtengo edizioaren helburua. 

Ariketa honetan parte hartu nahi duenak, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzen ahal du. Horretarako www.euskaraldia.eus webgunean izen eman behar du.

Horrez gain, aurtengo Euskaraldiak dakarren berritasuna arigunea da; hau da, euskaraz lasai aritzeko gunea. Lesakan hainbat entitatek izen-eman dute arigune izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun