Ariketa honetan parte hartu nahi duenak, norbanako bezala (ahobizi edo belarriprest izanez), parte hartzen ahal du. Horretarako www.euskaraldia.eus webgunean izen eman behar du.
Horrez gain, aurtengo Euskaraldiak dakarren berritasuna arigunea da; hau da, euskaraz lasai aritzeko gunea. Igantzin honako entitateek izena eman dute arigune izateko: Bi-bide janari denda, Tania González Aiestaran farmazia, Igantziko Biltoki Elkartea, Igantziko Eskola, Igantziko Estankoa, Igantziko Guraso Elkartea, Miren Ileapaindegia eta San Juan Xar Kooperatiba.