'Azken bidaia' dokumentala urriaren 16an Beran

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 13a, 16:00
Azken bidaia dokumentala grabatzen 2010ean Lesakako Nabaz auzoko Mairuerregenekobordako atarian.

Urriaren 16an 18:00etan Berako Kultur Etxean Azken bidaia dokumentala eskainiko da. Dokumentala 2011n Iurre Telleria eta Enara Goikoetxeak sortu zuten eta 90 minutuko iraupena du.  Sarrera doan izanen da. 

Dokumentalean, Frantxia Alzuet eta Commette Sarearen nondik norakoak azaltzen dira. 1943ko urterrilean, salaketa baten ondorioz, Bidegain baserriko antolaketa eta bertan atxiloturikoak kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten. Emanaldia bukatzean, Enara Goikoetxea, dokumentalaren zuzendariarekin solasteko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun