Euskaraldia

Arantzako eta Etxalarko herritarrek Euskaraldian parte hartzeko deia egin dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 12a, 18:00

Etxalartarrak Euskaraldiarekin bat.

Arantza eta Etxalarko hainbat herritarrek Euskaraldia hitza osatuz argazki bana atera dute. Argazki horien bidez, bortziritarrei Euskaraldian parte hartzeko deia egin nahi izan diete.

Aurten, azaroaren 20an hasi eta abenduaren 4ra bitarte eginen da Euskaraldia. Ekimenaren helburua duela bi urteko bera da: eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzea eta euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egitea.

Bortzirietan, hiru bide daude ahobizi edo belarriprest gisa izena emateko: Internet bidez, https://izenematea.euskaraldia.eus loturan; 688 786 904 telefonora deituz; edo Berako Beralandeta aretoan, astearte eta ortzegunetan, 17:00etatik 19:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun