Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 187 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 232 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 116 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 146 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo 2.326 PCR proba egin zituzten eta horietatik 400ek positibo eman zuten, %12,4
Covid-19ak jota, atzo 25 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, eta lau pertsona hil ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 251 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUn.Adin-tarteei dagokienez, atzoko talde nagusia 15-29 urtekoa izan zen (%26), ondotik 45 eta 59 urte bitartekoa (%20); segidan, 30-44 urtekoak eta 15 urtetik beheitikoak (%16). Azkenik, 60 eta 75 urte bitarteko taldea (%13) eta 75 urtetik goitikoena (%9). Kasu berrien batez bertzeko adina 41,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 49 emakumeak dira eta % 51 gizonak.
Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 20.389 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 606koa da.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!