Afizionatutan egindako denboraldi bikaina kontuan hartuz, duela hogei urte Banesto taldearekin profesionaletara salto egiteko aukera izan zuen Patxi Vila txirrindulari beratarrak. Horren berri jakin eta elkarrizketatu zuten Ttipi-Ttapa Telebistako 'Jokoa Solas' saioan, 25 urte egin zituen egunean, hain zuzen. Adin horretan, «profesionaletara pasatzeko azken trena» zela ere onartu zuen. Hogei urte beranduago, talde haren ondorengoa den Movistar Team taldeko errendimendu arduraduna da Vila.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.