Koronabirusa

Itzuli dira ikasgelara Berako Ricardo Baroja eskolako 12 ikasleak

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 23a, 15:00

Etxean konfinamendu prebentiboan hamar egun pasatu ondotik, astelehenean, irailaren 21ean, itzuli ziren ikasgelara Haur Hezkuntzako 2. mailako 12 ikasleak. Hezkuntza Departamentuko agintariak gaur jakitera eman dutenez, Nafarroa osoko 1.508 ikasle beren eskoletara itzuli dira dagoeneko, konfinamendu-aldia amaitu ondotik.

Azken orduetan, aldiz, Nafarroako 19 ikastetxetako bertze 512 ikasle gehiago etxeratu dituzte hamar egunez konfinamendu prebentiboan egoteko. Gaur egun, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasle guztien % 3,21 daude konfinamenduan, eta Haur eta Lehen Hezkuntzako zikloetan ikasle guztien %2,75.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun