Igantziko bestetan urtero izaten dute gazteek herri kirol saio ikusgarriren bat prestatzeko ohitura. Duela hemezortzi urtekoa ere aski berezia izan zen, bere garaian Igantzin herri kirola bultzatu zuen Luis Mari Zelaietari omenaldi aski hunkigarria eskaini baitzioten. Horretaz gain, Abelu, Frain eta Unanu auzoen arteko desafioa izan zuten. Joxe Bikondoak aizkoran buruz beheiti enborra mozteaz gain, motozerrarekin ere trebea zela erakutsi zuen eta Donato Larretxeak kanako enborra moztu zuen. Guztiaren lekuko izan ziren Ttipi-Ttapa Telebistako kamerak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.