Egunerokoan euskaraz bizi direnez Amaleun arrandegiak Euskaraldian arigune gisa parte hartuko zuela erabaki zuen. Bezeroekin duten harremana euskaraz izatearen garrantziaz hitz egin du Ixiar Elortza Jauregik. «Gure arrandegian euskaraz bizi nahi dugu eta euskararentzat arnasgune izatea nahi genuke» nabarmendu du. Bezeroekin «lehen solasa» euskaraz egiteko konpromisoa hartu dute eta ahal den guztietan hala jarraituko dituzte elkarrizketak. Herriko dendari bezala «hizkuntza paisaiak» duen garrantzia nabarmendu du, jendea zain dagoen bitaretan «irakurtzen egoten da» eta hagitz garrantzitsua da paisaia hori euskaraz egotea, «presente egon behar du». Elortzak dendari bezala «Bortzirietako gainontzeko dendak animatu nahi ditut euskararen aldeko pausuak ematera».