Euskaraldia

Beti Gazte sokatira taldea ere Euskaraldirako prest

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 14a, 16:00

Bertze hainbat entitatek egin duten bezala, Lesakako sokatira taldeak ere Euskaraldian izena eman du. Arigune izanen da azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen den Euskaraldiaren bigarren edizioan. Entitateek Euskaraldian izena emateko epea irailaren 27an bukatuko da.

«Talde euskalduna» direlako, «beti euskaraz» ari direlako eta «talde eredugarri» izan daitezkeelako, Euskaraldian izena eman du Lesakako Beti Gazte sokatira taldeak. Arigune izanen da eta bideoan diotenez, euren «arigune indartsuena entrenamendu tokia» izanen da, «20 bat lagun elkartzen garen tokia». Hortik aparte, txapelketa eta plazetan ere eutsiko diote erronkari, baita «mahaiaren inguruan» ere, «garrantzitsua» iruditzen zaielako «euskara sustatzea». Bide batez, Euskaraldian izena emateko deia luzatu diete bertze taldeei. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun