Berako irakurle batek bidalitako argazkietan ikus daitezke neurri handiko trasteak zaborrontzien ondoan utziak. «Ez ote dugu inoiz ikasiko?» dio herritar honek. Gauza jakina da traste handiak horrela uztea ez dela ongi egina, baina, ez litzateke soberan egonen zaborren bilketaz arduratzen diren mankomunitate eta udalek gai honen inguruko behar den bezalako sentiberatze kanpaina eginen balute, maizago, garbiguneetako ordutegi eta telefonoen berri emanez. Gainerakoan, gisa honetako argazkiak maiz ikusi beharko ditugu hemendik aitzinera ere.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.