Maddi Ane Txoperenak irabazi du Igartza Saria

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 10a, 13:13

Elkar argitaletexeak, Beasaingo Udalak eta CAF enpresak antolatzen duten XXIII. Igartza Saria irabazi du Maddi Ane Txoperena Iribarrenek. Lesakan bizi den hendaiarrak Ez erran inori izeneko eleberri proiektua aurkeztu sariketara eta hamasei proiektuetatik onena dela ebatzi du epai-mahaiak.

Ez erran inori proiektuak umetan sexu-abusuak jasandako neska baten istorioa kontatzen du. Gertakari hori barruan gorderik eduki ondotik mina berpiztuko zaio Lide protagonistari.

Sariak 6.000 euroko laguntza eta lana argitaratzeko konpromisoa dakartza. Txoperenak urtebeteko epea izanen du proiektua garatzeko.

2020an kaleratu du bere lehenengo liburua, Ene baitan bizi da eleberria, amatxi-biloba harremanetan oinarritua eta Gazteluma saria irabazitakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun