Edukiontziak Zia errekan

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 24a, 16:00

Uda honetako edozein asteburutan ateratako argazkia izan zitekeen, dagoeneko ohikoa bihurtu baita edukiontziak Berako Zia errekan agertzea. Asteburu honetan, ordea, hiru edukiontzi bota dituzte errekara. Auzotarrek behin eta berriz salatu dute egoera, eta «zerbait egin beharko dela» diote.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun