Artxiboko irudiak

1999ko Etxalarko bestetan, bertsolariak, Perurenatarrak eta mus txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 15a, 09:30

1999ko Etxalarko bestei segida emanez, asteburu mugitua izan zuten. Peñagarikano, Egaña eta Lizaso aritu ziren bertsotan eta Perurena aita-semeek, Iñakik eta Inaxiok (15 urterekin), erakustaldi ederra eskaini zuten. VII. mus txapelketa ere jokatu zuten, eta Gorriti eta bere animaliekin (pottokak, betizuak, basurdeak…) jolasteko aukera izan zuten ttikienek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun