Artxiboko irudiak

1999ko Arantzako bestetan, prozesioa, herri-kirolak, pilota eta haur jokoak

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 15a, 08:30

1999ko Arantzako bestetako asteburua ekitaldiz gainezka joan zen. Ttipi-Ttapa Telebistako irudietan, egun handiko prozesioa bildu zuten, baina baita herri kirol erakustaldi bikaina ere: Nafarroako zaku lasterketa txapelketa, arpanlarien erakustaldia, Joxe Bikondoa altueran mozten aizkorarekin eta motozerrarekin, Igantziko lasto altxatzaileak eta Iparraldeko lasto jaurtitzaileak… Ederra izan zen. Astelehenarekin Haurren Eguna ere izan zuten Arantzan eta pilota partida ikusgarrian, herriko Ander Agesta eta Rafa Errandonea suertatu ziren garaile. Elkarrizketa ere eskaini zioten Ttipi-Ttapa Telebistari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun