Artxiboko irudiak

Etxalarko besten hasiera eta Andre Mari eguneko dantzak 1999an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 14a, 08:00

Etxalarren ere, egoera normal batean, gaur hasiko lirateke bestak. Baina ezinezkoa denez, duela 21 urteko bestei begira jarriko da. 1999an, Patxiku Irisarri zinegotziak bota zuen txupinazoa, bestari bidea irekiz. Kankaikuak, txistulariak eta Larrakaitz txaranga atera ziren ondotik. Ttikienek beraientzako jokuak izan zituzten, baita asau ttikia ere. Andre Mari egunean, berriz, meza ondotik, herriko dantzariak aritu ziren plazan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun