Artxiboko irudiak

Arantzako bestetako txupinazoa eta egun handiko dantzak 1999an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 14a, 07:00

Zuzen bidean, abuztuaren 14an, Amabirjin bezperan botako zuten aurten ere Arantzako besten txupinazoa aurten ere. Baina aurtengoan halakorik ez denez, 1999ko besten hasiera eta Amabirjin eguneko irudiak ikusteko aukera duzue bideo honetan, bertan izan baitziren Ttipi-Ttapa Telebistako kamarak ere. Idoia Etxeberria alkateordeak botatako txupinazoaren ondotik, txaranga eta gaztetxoen dantzak izan zituzten. Biharamunean, berriz, egun handian, meza elizan eta dantzak frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun