Zambra inguruko zaborgunean utzitako hondakinak salatu ditu Lesakako Udalak

‘Ez gaitezen utzikerian erori’. Izenburu horrekin salatu du Lesakako Udalak Zambra ondoko zaborgunean gertatu dena.

«Hondakin handi eta berezientzat Garbigunea erabili behar da. Aste honetako irudiak dira, baino horrelakoak maiz gertatzen ari dira. Gure zaborguneak txukun eduki nahi baditugu, erabiltzaile batzuek jarrera aldatu beharko dute. Alferkeria, kaskarkeria, kontzientzia falta... Horrelako ekintzak gure herria eta ingurua kaltetzen dute guztion baliabideak egoki erabiltzea denen ardura da», dio Lesakako udalaren oharrak.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun