1999ko Berako bestetako laugarren eguna Haurraren Eguna izan zuten. Eta haurrekin batera jolasean ibili ziren Ttipi-Ttapa Telebistarako Estitxu Fernandez eta Patxi Vila: igeriketa txapelketan, garai bateko jokoetan, marrazten, ginkanan, begi itxiekin txokolatea jaten. Horretaz gain, migattuak ere atera ziren Herriko Etxeko Plazan eta profesionalen arteko pilota partidak Eztegara pilotalekuan. Lehen partidan, Jabier Errandonea II.ak eta Galarza IV.ak galdu egin zuten Urionaguena eta Pascualen kontra eta partida nagusian, Alustiza eta Joxe Jabier Tabernak 22-20 irabazi zieten Berasaluze VIII.a eta Inaxio Errandoneari. Tabernaren eta Errandonearen solasak ere bildu zituen Ttipi-Ttapa Telebistak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.