Berako besten hirugarren eguna berezia izan zen 1999an. Garai hartako Erausian Euskara Taldeak antolatuta, gazteen bazkaria egin zuten eta bazkalondo animatua izan zuten Zizkuitz txarangarekin. San Esteban eguneko arratsaldeko dantzak eta jota kantariak ere bildu zituzten Ttipi-Ttapa Telebistak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.