Artxiboko irudiak

Berako San Esteban Eguneko dantzak eta bertsoak 1999an

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 3a, 07:00

Zuzen bidean, bestetako egun handia izan behar luke gaurkoa Beran. Jakina, aurten ez da bestarik, baina duela 21 urteko Ttipi-Ttapa Telebistako irudiak berreskuratu eta 1999ko San Esteban egunaz gozatzeko aukera izanen duzue. Meza, Mikel Alzurik gidatutako Bordondantza, makildantzak, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolarien saioa (eta Estitxu Fernandez aurkezlearen punttuei emandako erantzunak) eta bertze hainbat irudi ikusgai dituzue. Baita Gure Txokoako dantza taldeko helduek egindako jaialdiarenak ere. Ikusi eta gozatu!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun