Artxiboko irudiak

Gasherbrum mendi espedizioko kideek bota zuten 1999ko Berako besten txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2020ko abu. 2a, 08:30

Berako bestak bereziak izan ziren 1999an. Hasteko, aste batzuk lehenago Gasherbrum mendia igo zuten espedizioko kideek bota zuten txupinazoa: Xabier Zubieta, Loro Pikabea, Patxi Pikabea, Sabino Korta eta Ana Larretxearen eskutik piztu zituzten lehen suziriak eta Ttipi-Ttapa Telebistak elkarrizketatu zituen. Ondotik etorri zen txupinazo ondoko kalejira bizia. Bezperan, Gure Txokoa dantza taldeko ehun bat dantzarik eskaini zuten beraien emanaldia. Hainbat dantzarirekin eta Mikel Iturria irakaslearekin izan ziren Estitxu Fernandez eta Patxi Vila.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun