Abuztuaren 2an Beran jokatuko den pilota jaialdirako sarrerak salgai paratu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 24a, 19:00
Joan den urteko jaialdiko partida nagusian ere aurrez aurre izan ziren Altuna eta Irribarria, biak aitzineko koadroetan. Aurten, gibelean ariko da Irribarria.

Partida nagusian, Masters Caixabank txapelketako partida jokatuko dute Urrutikoetxeak eta Irribarriak, Altuna III.a eta Imazen kontra

Aurten ez da Berako bestarik izanen, baina zenbait ekitaldi antolatu dituzte abuztu hasierarako. Honela, normalean abuztuaren 4an Eztegara pilotalekuan izaten den pilotari profesionalen jaialdia abuztuaren 2an izanen da, igandean 17:30ean hasita. Partida nagusia ez da nolanahikoa izanen, EPELek antolatutako Masters Caixabank txapelketaren seigarren jardunadiari dagokion partidan, Urrutikoetxea eta Irribarria, Altuna III.a eta Imazen kontra ariko dira. Lehenbiziko partidan, Bakaikoa eta Mariezkurrena II.a, Peio Etxeberria eta Bikuñaren kontra ariko dira.


Aurten, pandemiaren eraginez, 400 sarrear bakarrik jarri dira salgai eta dagoeneko eros daitezke Agara prensa dendan eta Internet bidez, www.entradasfronton.com webgunean. ASPE enpresak antolatuko du Berako jaialdia eta maskarak paratuak izatea derrigorrezkoa izanen dela gogorarazi du. Gainera, segurtasun- eta osasun-protokolo guztiak beteko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun