Jaiki Hadi taldearekin muxikoak izanen dituzte ortziralean Alkaiagako pilotalekuan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 22a, 07:57
Joan den urtean, Jeiki Hadi taldearekin Hondarribian egindako muxiko eguna.

Igandean abiatu zen Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak Lesakako udalaren laguntzarekin antolatutako udako kultur zikloa, Pettik eskainitako kontzertuarekin. Ziklo honek ortzirale honetan, uztailak 24, izanen du segida Alkaiagako pilotalekuan. 19:00etan Muxikoak izanen dituzte Jaiki Hadi taldearekin. Beraz, Santiago bestarik ez, baina nolabaiteko seinalea izanen dute Alkaiagan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun