Pettiren kontzertu ederrarekin abiatu da Lesakako Udako Zikloa

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 20a, 10:00

Sorginxulo Lesakako kultur bilguneak Lesakako udalaren laguntzarekin antolatuta Udako zikloa abiatu da uztailaren 19an, igande arratsalde eguzkitsu eta beroan Pettik Plaza Zaharrean eman duen kontzertuarekin. ‘Manipulazio estrategiak’ bere azken diskoa aurkeztu du musikari eta abeslari beratarrak, baterian Igor Telletxea beratarra, baxuan Iñigo Telletxea beratarra eta gitarrarekin Toño Muro lagun zituela. Bakarka ere zenbait kantu eskaini zizkien Pettik, plaza betetzen zuten eta segurtasun neurri guztiak bete zituzten 300 bat entzuleei. Udako Kultur Zikloak uztailaren 24an  izanen du segida Alkaiagan. Ortziralean 19:00etan Muxikoak izanen dituzte Jaiki Hadi taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun