Artxiboko irudiak

Alkaiagan 1999an besta bikainak izan zituzten

Santiago bezpera da gaur eta besten seinale, muxikoak dantzatzeko aukera izanen dute gaur Alkaiagan. Baina ez bertzelako ospakizunik. Bertzelakoak izan ziren 1999ko Alkaiagako bestak: txupinazoa, trikitilariak, haurrendako jokoak, Gure Txokoako dantzariak, pilota partidak, meza, auzo bazkaria, dantza lehiaketak… Besta ikaragarriak izan zituzten duela hogeita bat urte eta horien berri eman zuen Ttipi-Ttapa Telebistak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun