53. izokina arrantzatu ondotik itxi dute denboraldia Bidasoan

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 13a, 19:00
Dagoeneko ezin da izokinik arrantzatu Bidasoan, baina bai amuarrainak asteazkena arte.

Amuarraina arrantzatzeko aukera izanen da asteazkena arte

 

Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, inoiz baino beranduago ireki zen aurten arrantza denboraldia, maiatzaren 18an. Goiz berean arrantzatu zuen Bidasoko Lehenbizikoa Burlatako David Mirandak. Joan den asteazkenean arrantzatu zuten berrogeita hamahirugarren izokina Bidasoan eta, beraz, izokin arrantzaren denboraldia bukatu da. Halere, oraindik amuarraina arrantzatzeko aukera bada uztailaren 15era, asteazkenera, arte, bai Bidasoan, baita Urumean ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun