Artxiboko irudiak

1999ko Sanferminetako hondar egunak

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 10a, 07:00

1999ko sanferminetako hondar egunetan ere hainbat ospakizun izan zituzten Lesakan: VI. jota lehiaketa antolatu zuen San Fermin erretiratuen elkarteak, Baztan-Bortziriak-Malerrekako trikitixa txapelketaren finala… Pilotari profesionalen arteko partidan, Asier Olaizola goizuetarra eta Titin III.a izan ziren aurrez aurre, Berna eta Santi lagun zituztela gibeleko koadroetan. Goizuetarra gailendu zitzaion errioxarrei. Plazako bertso saioan, berriz «hiru herritar eta hiru kanpotar» aritu ziren: Estitxu Arozena, Xabier Silveira, eta Juan Mari Lopez, eta Xebastian Lizaso, Xabier Amuriza eta Maialen Lujanbio, Estitxu Fernandez gai-jartzaile zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun