San Fermin eguna dugu gaurkoa. Lesakan ez da ospakizunik izanen aurten, baina duela 21 urte, besta giroan murgildurik zeuden. Ezpatadantzariek Zubigainekoa eskaini zuten, beraien ohiko ibilbidearen eta prozesioaren ondotik, Xabier Portu kapitainaren agindupean. Esteban Etxebeste zinegotziak bandera dantzatu zuen. Bezperan, helduen danborradaren eta Tantirumairu euskal folklore taldearen dantza saioaren irudiak ere bildu zituen Ttipi-Ttapa Telebistak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!