Artxiboko irudiak

Lesakako sanferminetako txupinazoa eta bezperako bertze hainbat ekitaldi 1999an

Ttipi-Ttapa 2020ko uztailaren 6a

Uztailaren 6a. Egun handia Lesakan, normalean sanferminetako txupinazoa lehertzen baita eguerdian. Aurten ez da horrelakorik izanen, baina horren faltan, duela 21 urteko bestetako lehen eguna ikusgai duzue irudi hauetan: txupinazoa, danborrada, kartel eta programako azal lehiaketara aurkeztutako lanen erakusketa, dantza jaialdia… Hainbat elkarrizketekin hornitutako erreportajea prestatu zuen Ttipi-Ttapa Telebistak 1999an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun