Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finalaren finala Lesakan jokatu zen 1999an. Bittor Elizagoienek lortu zuen bere lehen txapela, baina ez zen saridun bakarra izan. Bere garaian, Nafarroan bertsolaritza berreskuratzeko lanean aritu ziren Dionisio Mujika, Luis Olaetxea 'Makuko' eta Tantirumairu Ikastola ere gogoratu zituzten. Dionisio Mujikak berak 1979an txapelketaren aurrekari izan zen Paulo Yanzi Sariketa Lesakan nola antolatu zuten gogoratu zuen Ttipi-Ttapa Telebistari emandako elkarrizketan. Gaur egun Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari den Alaitz Rekondo izan zuen elkarrizketatzaile.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.