Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak, inguruko udalekin elkarlanean, Sunbillan sortu den covid-19 fokuarekin ehun kontaktu baino gehiago arakatu ditu, 16 positibo aurkitu ditu (2 gehiago atzo) eta PCR probak Berako Funvera enpresako 150 langileri egin zizkien atzo. Gaur jakinaraziko dituzte emaitzak eta ez dute baztertzen positibo gehiago agertzea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.