Artxiboko irudiak

San Joan Xarreko besta Igantzin 2000. urtean

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 24a, 07:00

San Joan eguna da gaur eta Igantziko San Joan Xarren meza izanen dute eguerdian, segurtasun-protokoloko neurri guztiak betez. Ospakizun honen inguruan izaten diren bertze ekitaldi guztiak (dantzak, gazteen ostatua…), aldiz, alde batera utzi dituzte. Duela hogei urte hurbildu zen Ttipi-Ttapa Telebista San Joan Xarreko ospakizunera grabatzera eta orduan, bistan da, ez zen halako mugarik: besta eta ospakizun ederra izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun