Koronabirusa

Ibardinen ere ederki sumatu dute mugen irekiera

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 22a, 10:00

Gipuzkoa eta Lapurdiko mugen irekiera eguna izan zen ekainaren 21ekoa, baita udako lehendabiziko eguna ere. Horri, uda-giroko eguraldi bikaina gehitzen badiogu, jendearen, txirrindularien eta ibilgailuen harat-honata ikaragarria izan zen, bai N-121-A errepidean, bai Bidasoko Bide Berdean, baita Ibardineko edo Dantxarineko errepidean ere. Bentetan igande goiza arras mugitua izan zen eta ehunka bisitari izan zituzten, gehien bat alkohola eta tabakoa erostera hurbildutakoak. Mendi itzuliren bat egiteko aprobetxatu zuenik ere izan zen. Pixkanaka egoerari buelta emateko itxaropenarekin gogotsu aritu ziren lanean bentetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun