Koronabirusa

Espazio publikoetan San Joan bezperako suak ezin izanen direla egin adierazi du Berako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 19a, 16:00

San Juan bezperako suak gune pribatuetan eginez gero, gobernuko agintariek ezarritako «prebentzio eta higiene neurriak bete beharko dituztela» oroitarazi dute.

Covid-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz ezarritako alarma-egoera ekainaren 21ean bukatuko den arren, «pandemia oraindik ez denez amaitu beharrezkoa den zuhurtzia eta babes irizpideekin» jarraitzeko deia egin du Berako Udalak. 

Bertzeak bertze, San Joan bezperako suak ate joka ditugun honetan, «indarrean jarraitzen duten prebentzio eta higiene neurriak errespetatzen ez direnez» pertsona multzoak saihesteko Beran espazio publikoetan surik ez onartzea erabaki dute.

Horrekin batera, «gune pribatuetan egiten diren ospakizunetan gobernuko agintariek ezarritako prebentzio eta higiene neurriak bete beharko dituztela» oroitarazi du eta «beharrezkoak ez diren arriskuak saihesteko» deia egin du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun