Koronabirusa

Arantzako Mendi Itzulia aurten egiteko aukera alde batera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 19a, 10:00

Joan den maiatzaren 17an egitekoa zuten mendi itzulia Arantzan, bi urtetik behin egiten duten bezala. Baina ezohiko egoera honetan, data horretan ez egitea erabaki zuen Ekaitza Elkarteak. Aitzinerago egiteko aukera mahai gainean paratu zuen, baina aste honetan, konfinanendu ondoko lehenbiziko bilera egin ondotik, jakinarazi du behin betiko erabakia: aurten ez da Arantzako Mendi Itzulia eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun