Herrian kontsumitzea sustatzeko asmoz, erosketa-bonuak banatzen ari da Lesakako Udalak herritarren artean. 20 euro ordainduta, bortz euroko bortz bonu jasotzen ari dira herritarrak. Gehienez ere, 16 urtez goitiko herritar bakoitzak hamar bonu eskuratzen ahal ditu, hau da, 40 euro ordainduta, 50 euroko erosketa egiteko aukera izanen du.
12.600 euro herriko komertzioa sustatzeko
Horrela bada, Herriko Etxeak 12.600 euroko gastua aurreikusi du proiektu honetarako (2.400 bono oparituko dira) eta 60.000 euroko kontsumoa sustatuko du. 12.000 euro bonuetan herritarrei banatzeko erabailiko dira, herrian kontsumi dezaten eta bertze 600 euroak erabiltzaileen artean sariren bat zozketatzeko.
Ordainketa egiterakoan, bortz euroko bonuak erabili ahal izanen dira baldintzak bete eta kanpainara atxikitu diren herriko denda, zerbitzu, ostatu edo jatetxetan. Bonuak ezin dira bortz euro baino kantitate ttikiagoak ordaintzeko erabili.
Herritarrek uztailaren 31ra arte udaletxean bonuak eros eta erabil ditzakete.