Itxura berria hartzen ari da Lesakako plaza ingurua

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 16a, 19:00

Hilabete hasieran oinezkoen espazioa zabaltzeko lanei ekin zien Lesakako udalak, konfinamendu arintzearen fasea leuntzeko, Nafarroako Gobernuak emandako aholkuei segituz. Zenbait karrikatan trafikoari mugak jarri zaizkio eta espaloiak zabaltzen ari dira. Plaza inguruan ere, oinezkoak lasaiago ibil daitezen, ibilgailuak pasatzeko lekua estutu dute piboteen eta loreontzien bidez. Herriko Etxeko atarian aparkatzeko aukera 10 minututara mugatzen duten seinaleak paratu dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun