Koronabirusa

Astelehenean irekiko dituzte Arantzako Herriko Etxeko ateak

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 10a, 08:30

Konfinamendua indarrean ezarri zenetik, ezohiko egoeran aritu dira Arantzako udaletxean lanean. Baina heldu den astelehenetik aitzinera, ekainaren 15etik aitzinera, jendeari arreta eskaintzen hasiko dira. Hori bai, udaletik adierazi dutenez, aitzinetik hitzordua hartuta joan beharko da eta «behar-beharrezko tramiteak egiteko».

Herriko etxeko ateak 10:00etatik 13:00etara egonen dira zabalik eta maskararekin joatea ezinbertzekoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun