Koronabirusa

Haurraren Egun berezia izanen dute igandean Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 11a, 08:00

Ipuin topaketa ez dute egiterik izanen aurten.

Covid-19a dela eta, Etxalarko Haurraren Eguna ezin izanen dute ohi bezala ospatu. Dena den, ez da ipuin eta marrazkirik faltako eta egindako lanaren truke opariak ere jasoko dituzte Landagain eskolako ikasleek.

Haurraren Eguneko egitaraua aldatu behar izan dute jende pilaketak ekiditeko. Landagain eskolan urtero egiten duten ate irekien jardunaldia, frontoian ospatu ohi den ipuin topaketa eta haur eta gurasoen bazkaria bertan behera gelditu dira. Hala ere, egun handi honi keinu bat eginez, ikasleek etxeetan beraien ipuin, marrazki eta bertzelako testuak sortu dituzte, ahalegin eta ilusio handiarekin. Horren ordainetan, udarako irakurgaiak izanen diren liburuak oparituko dizkiete. Ekainaren 14an, igandean, goiz partean,  irakasleak etxez etxe joanen dira opariak ematera. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun