Mankomunitatetik jakinarazi dutenez, hurrengo urtean bueltan itzuliko den zerbitzua izanen da bestabusarena, gainera urtetik urtera erabiltzaile gehiago izaten ari da (2019ko erabiltzaile kopurua 994 izan zen).
Ez da atzendu behar zerbitzu honen oinarria kontsumoen prebentzioa lantzea eta arriskuak gutxiagotzea dela era, horregatik, herriarteko bus zerbitzua bertzelako sentsibilizazio eta formazio saioekin osatzen da: nerabe-gazteei zuzenduriko tailerrak, gurasoentzat ohar gutuna, saltzaileen kontzientziazioa eta gisakoak.