Koronabirusa

«Mugimendu eta ordutegi askatasun gehiago izateak norbanakoek ardura gehiago hartzea dakar»

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 8a, 09:30

Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Arantxa Gamio gizarte hezitzaileak igorritako oharrak dioenez, «itxialdian pasatako murrizketak akitzen ari dira. Bukatzea denon esku dago!».

«Orain askatasun gehiago dugu mugimendu, ordutegi, harreman eta planak egiteko. Baina horrek berarekin norbanakoek  ardura gehiago hartzea dakar eta zuhurtziaz jokatzea. Bakoitzak bere burua zainduz besteak zainduko baititugu (etxekoak, aitatxi-amatxi, osasun ahulekoak...)», dio Gamiok.

Ikasturte bukaera, uda sasoi hasiera, gaztaroko ilusio eta  grinak sasoi honetan ere loratzeko hainbat arrazoi egoten dira. Aurten ordea testuingurua ezberdina izanen da; hortaz, gure seme-alaba nerabe/gazteei ondoko errealitatean direla aintzat hartu behar da:

  • bizipen eta arrisku intentsoak bilatzeko joera
  • lagunartea eta aisialdiaren osaketan
  • lagunek duten lehentasunezko postuarekin
  • kontsumoen errealitate hurbila
  • ezjakintasuneko etapari ezjakintasun ingurua gehituta
  • arrisku errealak neurtzeko berezko zailtasuna
  • ...

 

Mezuak argi eta garbi adierazi beharko dizkiegu:

  • harremanak pantailetatik hezur-haragira pasatzen ari direla eta babes (musukoa, distantziak) eta garbitasun neurriak betetzea (eskuak maiz garbitu)
  • talde handietan oraindik ezin dela elkartu ohartaraztea
  • muxuek gaixotasunaren zabaltzean duten arriskua
  • kontsumoen berezko arriskuei, edalontzia konpartitu edo zigarro/porroak elkartrukatzeak gehitzen ahal duen eritasunaren zabaltzea

Ardura eskatzea eta erakustea heldutasunaren ezaugarriak dira, eta ez dezagun atzendu gure nerabe/gazteak bide horretan ditugula. Eta bide hori beraiek egiteko helduen eginkizuna laguntzea izanen dela.

Akitzeko, gustatu edo ez, pasatako denbora berreskura ezina dugu. Hortaz, saia gaitezen etorkizun osasuntsu eta aberasgarria eraikitzen!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun