«Kostata hartutako erabakia» izan dela adierazi dute alkateek, baina «gobernuak ezarritako segurtasun neurri guztiak betetzea oso-oso zaila» egiten zaiela nabarmendu dute. Gaineratu dutenez, «badakigu gure herritarrentzat ez dela %100ean erabaki egokia izanen, baina momentu honetan osasuna eta segurtasuna jarri nahi ditugu guztiaren gainetik».