Koronabirusa

San Joan bezperako bestarik ere ez da izanen aurten Lesakan

Ttipi-Ttapa 2020ko eka. 4a, 12:00

‘Badakizue egizue’ goiburupean antolatu zuen Lesakako Euskara Batzordeak San Joan bezperako lehen jaialdia, 2009an.

2009an hasita Lesakako Euskara Batzordeak jaialdi ederra antolatu du urtero San Joan bezperan, sua eta euskara uztartuz. Aurten ez da horrelakorik izanen, San Joan bezperako sua eta horren inguruan antolatzen diren ekitaldiak bertan behera uztea erabaki baitu Euskara Batzordeak. Halere, euskararen sua piztuta mantenduko dute, «heldu den urtean berriz ere denon artean su handi bat pizteko plazan». Bien bitartean, 2009tik antolatutako ekitaldiei begiratua eginen die Lesakako Euskara Batzordeak eta argazki, lelo eta kartelekin aurkezpentxo bat prestatzen ari dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun