Koronabirusa

Berako Udalak aurrez aurreko zerbitzua ireki du

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 14a, 10:15
Joan aitzinetik hitzordua hartu behar da.

Berako Udalak Herriko Etxeko ateak ireki ditu gaur. Hemendik aitzinera, lanegunetan, 09:00etatik 12:00etara «biztanleriaren erroldari buruzko gestioak, ziurtagiriak eta bolanteak, eskabideen eta agirien erregistroa eta ofizio eta jakinarazpenak  hartzeko» udaletxera jo dezakete.

Dena den, joan aitzinetik, «ezinbertzekoa izanen da hitzordua telefonoz eskatzea». Neurri zorrotzak hartuko dituzte: «arreta-bulegora pertsona bakarra sartu ahal izanen da hitzordu bakoitzeko, sartzeko ezarritako higiene-neurriak betez. Edonor zain egonez gero, kanpoan egon beharko du, segurtasun-tarteak zainduta».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun