Koronabirusa

Bortzirietako Garbigunea berriz ere astelehenean irekiko dute

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 13a, 09:00
Astelehenetik aitzinera, berriz ere Garbigunea erabiltzeko aukera izanen da.

Koronabirusak eragindako osasun-larrialdiko konfinamendutik normaltasun berrirako bidean Nafarroa lehen fasean sartu denez, Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak Alkaiagako industrialdean daukan Garbigunea berriz ere irekitzeko baimena jaso du, beti ere beharrezko segurtasun neurriak hartuta. Hori dela eta, heldu den astelehenean, maiatzaren 18an irekiko dute, baina COVID-19 koronabirusak eragindako egoerak irauten duen bitartean, neurri bereziak hartu beharko dituzte erabiltzaileek.

Lehenik eta behin hitzordua eskatu beharko da, 948 63 52 54 telefonora deituta. Kotxe bakarra sartuko da aldiro Garbigunean eta pertsonen arteko segurtasun distantzia mantendu beharko da. Erabiltzaileak berak Mankomunitateko langileak erraten dion edukiontzian utziko ditu hondakinak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun